Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Oh, ez! Zu berriz ere! Pertsonaien sorkuntza lantegia
Lantegi2017 Urr 25
Aspertuta al zaude filmetako emakumezko pertsonaiek egiten dituzten oihuez? Edo bazterrak nahasten dabiltzala betia? Ez dituzu gustuko? Edo ez dakizu zer den emakumezko pertsonaia izatea? Zalantzak utzi eta zatoz Oh, ez! Zu berriz ere! Pertsonaien sorkuntza lantegira.
Alba Feitok lantegi teoriko-praktikoa proposatzen digu, eta modu kritikoan mainstream zinema fantastikoko eta beldurrezko zinemako emakumezko pertsonaia interesgarrienak emango dizkigu ezagutzera. Lehen pelikuletako emakume-roletatik gaur egungo paperetara arte; gorputzaren erotizazioa, biktimizazioa, ahulezia dira, azken finean, pertsonaia horien ezaugarri nabarmenenak. Eta zergatik erabili marrazketa tresna moduan? Lanabes oso baliagarria da alegiazko pertsonaiak sortzeko (ez da beharrezkoa marrazketako maisua izatea!). Irudikapen horiek aztertzen hasiko gara, sinbolikoa den hori. Norberak bere emakumezko pertsonaiak sortuko ditu, guztion artean sortzen zaizkigun aukerekin jolasean.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Asteak,Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko autoedizioaren txokoarekin etaFNACekin lankidetzan antolatutako 2017koFanzineen Gerraren baitan kokatzen da jarduera hau.