Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nina Emocional + Tami T + Guayaba + Chenta Tsai
Lantegi2024 Mai 18
Immaterial 2024 festibalean, ohi den bezala, musikak ere izango du bere tartea. Teknologia eta praktika digitalak musikarekin batera uztartzen dituzten artistak izango ditugu euren proiektuak zuzenean aurkezten. Aurten, Dabadaba aretoarekin elkarlan bat abian jarriz, programazio zabala prestatu da. Arratsalde eta gaueko tarteetan, kontzertuak Tabakaleran eta Dabadaban izango dira.
MAIATZAK 17, DABADABA -- SARRERAK
21:00 CHUQUIMAMANI-CONDORI + IBONRG
00:00 MERITXELL DE SOTO + NUSAR3000 + ESTAFA PIRAMIDAL B2B KEN TAKADA
MAIATZAK 18, PATIOA TABAKALERA
19:00 NINA EMOCIONAL
Madrilen jaio eta hazitako artista eta musika ekoizlea, soinu proposamen berritzaile eta esperimental bati esker musika elektronikoaren eta poparen munduan bere arrastoa uzten ari dena. Bere sorkuntza oro izaera aske eta sortzaile baten adierazpen paregabea da. Abeslaria eta ekoizlea izateaz gain, Ninarengan eragina dute bere performer jardunak eta artearen bidez heltzen dituen gai garrantzitsuek. Queer artista gisa, Nina Emocional ahots garrantzitsua da LGTBIQ+ komunitatean, eta artearen bidez bere benetako nortasuna adierazi eta inklusioa eta aniztasuna sustatzen ditu.
20:30 TAMI T
Tami Tk pop musika elektroniko dantzagarria egiten du, letra erromantiko esplizituekin. Orain lau urte argitaratu zuen “High Pitched and Moist” albuma, eta ordutik bere musika “Something Must Break” filmean edo SKAM telesail norvegiarrean entzun ahal izan da. Fever Ray, Gnučči eta Putochinomaricón moduko artistekin egin du lan, eta hainbat antzerki eta dantza ikuskizunetarako musika konposatu du. DIY brikolaje instrumentuen, sintetizadore-melodia distiratsuen eta klub-erritmoen bitartez, Tami T-k dantzalekua eta gure buruak purpurina larrosaz beteko ditu.
22:00 GUAYABA
Sr Guayabaren avatar birtuala da, Fanso hip hop kolektiboaren eta bere disketxe Guayaba Recordsen ekoizlea eta izen ezaguna. Nortasunen fruta-matrioshka honetan, Guayaba anime digitaleko ezaugarriak dituen pertsonaia gisa agertzen da Ronin izeneko bere azken lanean. Saio honetan Guayabak VRChataren sakontasunetik performatuko du, aretoa ekoizleak jardungo duen espazio birtualarekin konektatuz.
23:00 CHENTA TSAI (PUTOCHINOMARICÓN)
Bere alter ego PUTOCHINOMARICÓNekin Chenta Tsai Tsengek denbora gainditzea lortu du. Bere proposamenak garai zail, virtual, azeleratu eta aurrikusi ezin hauen sentipenarekin bat egitea lortu du. Bera da post-millennial emozioak hoberen irudikatu eta pop soinu berrienak desafiatzea lortu duena. Jatorri txinatarreko migratzaile hau arkitektoa, musikaria eta aktibista da; izaki argi, konprometitu eta desafiatzailea…. Izaki gozoa eta garratza aldi berean, azken hamarkadetako pop kulturaz maitemindutako pertsonaia paregabea eta errepikaezina.
Saio honetan Palettes Vol.1 lanaren lehen lagin bat aurkeztuko du, sorkuntza-prozesuan dagoen musika-konposizio berria, aro digitaleko musika kontsumo pasiboaren edo "second screening" -aren kritika satiriko bat. Musikaren berezko nortasunaren lausotzea eta eduki-sortzaileekiko mendekotasuna salatzen ditu. Birala izateko duen ahalmena eta ikus-entzunezko proiektuetan sinkronizatzeko aukeraz
MAIATZAK 18, DABADABA
00:00 SAMUEL KERRIDGE (HYBRID) + LUCÍA GEA + JUDY (LIVE)