Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Mutia
Instalazio2022 Uzt 14 - 2022 Urr 23
Carlos Casasen soinu-instalazioa, Scala proiektuarenbaitan.
Cemetery (2019) filma prestatzean hautatutako etaosatutako ikerketa-materialekin eta artxiboekin egindako instalazioa da Mutia.Scala proiektuaren baitako instalazioa da eta aipatutako filmaren oinarri denelefante mitologikoen hilerria inguratzen duen alegiazko jungla batean egindako13 orduko konposizioa jasotzen du. Scalan entzuten den oihanekosoinu-giroak bat egiten du eguneko une ezberdinekin, eta areagotu egiten dusoinu-paisaiaren estetikak berezkoa duen murgiltze-sentsazioa.
David Lewis-Williams arkeologoa historiaurreko artearenjatorriak eredu neurologiko batekin zerikusia izan dezakeela dioen tesiagatikda ezaguna. Baieztapen hori autoreak erlijio-errituen eta kontzientzia-egoeraalteratuen artean aurkitzen dituen loturetan dago oinarrituta, bai etahaitzetan egindako Afrikako eta Ipar Amerikako figura xamanikoen artean dagoenantzekotasun formaletan ere. Aintzat hartu gabe labar-artearen jatorriariburuzko galderei eta antzeko galderei erantzutea lortzen duen ala ez, eginzituen aieruen balioa honako honetan datza: modu berritzaile eta originaleanjartzen ditu zalantzan kontzientziaren eraketa, irudien boterea eta gizakiokgaratzen ditugun sinesmen-sistemak. Lewis-Williamsentzat, gizakionkontzientziaren natura aldakorrak eramaten du jendea beste izate-esfera batdagoela pentsatzera, eta ez alderantziz.
Ikuspuntu horren arabera, zenbait parekotasun aurkiditzakegu Mutiarekin, Carlos Casasek Scalarako egindako proposamenarekin.Ikus-entzunezko materialarekin konprometituta dagoen artista da Casas, eta bereahalmen fisiologikoa eta gizakion nerbio-sistema atzitu eta hari forma ematekogaitasuna zalantzan jartzea ezaugarri du bere jardunak. Artistaren berarenhitzetan, Mutia mito topografiko bat babesteko xedea duten oihan etapaisaia baten soinua irudikatzeko ariketa baten ondorio da. Lekuarenkonposizioranzko borondate horrek eramaten du soinu-paisaiak eta landakograbazioetan, irrati-frekuentzien bilketan, irudien konstelazioetan etaerregistro grafikoetan oinarritutako atmosferak sortzera. Artistak baliabideestetiko horiek guztiak garatzeko jartzen duen arreta da imajinazioaren bidezleku horietara iristeko duen desiraren froga behinena.
Gogorarazi behar da Mutia oihanaren oihartzunakzeharkatzen zituen alegiazko irratsaio bat bezala sortu zela lehenik. Geroago bihurtukozen disko eta orain, azkenik, espaziorako berariazko bertsio bat sortzekoTabakalerako arkitektura erabiltzen duen soinu-instalazio.
Tabakalerako eskaileretan zehar, ikusle interesdunekartistari lagundu diezaiokete bere gorputzaren eta inguratzen duen espazioarenartean ezartzen diren harremanei buruz galdetzeko asmoa gauzatzen. Artistarensormen-prozesua inspiratu eta lagundu zuten artxibo-materialen berlanketaaurkitzen. Esperientzia horri etengabe forma ematen dioten kulturaz, mitoez etairuditeriaz galdetzen. Esperientzia hori errealetik iruditeriara, onirikotiknaturalera kulunkatzen den jario batean koka genezake, bisualak eta soinuakberezkoa duten ukigarritasun batean. Egia esanda, Tabakaleran edo oihaneanbertan paseatu aukeratu ahal izango duzu, eta behin-behineko joan-etorrihorretan sortzen diren erreakzioak egiaztatu. Bertan egoteak zer esan nahi dueneta kontzientziaren jarioa osatzen duten izu-ikarak eta irregulartasunakhausnartu, pentsatu, nahiz eta, azken batean, denboraren lekuren batean babesaaurkitu ahalko duzu eta zure pentsamenduetatik bakartzen saiatu.
Tabakaleraren gonbidapen batetik abiatuta osatutako soinu-instalazioa. Komisarioa: Oier Etxeberria. Soinuaren nahasketa eta lokalizazioa: Marc Parazon. Espazioaren ekoizpena eta egokitzapena: Xabier Erkizia. Esker onak: Chris Watson, Tony Myatt, Joyce Poole, Elena Hill, KrysztofDabrowsky, Olivier Marbouef, Saodat Ismailova.