Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak
Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak
Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Memoria egin
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
Kearen Unibertsitatea, halaxe deitzen zitzaion Tabacalerari,
korridore, koadrante eta bulegoetan barrena zebiltzan jakintzen kopuruagatik.
Horietako batzuk erakusketa honetan bildu eta aurkezten dira, berriro
interpretatu eta ordenatu ahal izateko, komunitate-artxibo amaigabe eta bukatu
gabeko batean. Sotoa fabrika honetako historia eraikitzen eta langileen
memoriak lehengoratzen jarraitzeko espazioa da, eta ekintza horiek lantegi eta
lan-saio kolektiboen bitartez bideratuko dira. Erakustaretoko bederatzigarren
panelak biltzen du, beharbada, kontakizun ukiezin gehien. Bertan, ikusten ez
dena artxibatzen da: lan egiteko bilkurak, hitz egitera esertzeko momentuak eta
irakurtzeko kontzentratzeak, besteak beste. Horretaz gain, memoria eraikitzeko
mahaiaren gainean, lantaldeak Gipuzkoako Probintzia Artxibo Historikoan
aurkitutako dokumentuen kopiak daude, nahi duenak kontsultatzeko. Hemen,
sorlekuan hartzen duten kontrako forman daude ikusgai: sailkapenik eta
ordenarik gabe. Horren xedea da edozein pertsona erakartzea bertan eseri eta
haiek deskubritzeko. Hitz batez, etengabe aktibatzen jarraituko duen lan-mahai
bat da.