Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Marraztu vs. ilustratu
Lantegi2017 Aza 29
Marraztearen eta ilustratzearen arteko ezberdintasunen eta puntu komunen arteko aurkezpen-eztabaida batetik abiatuta, bakoitzari dagozkion ezaugarriak argitzen saiatuko gara. Adibideen bidez, norberaren eskarmentutik eta ikuspuntutik emaitzak aterako ditugu.
Praktika ilustrazioko jolas-ariketa batekin gauzatuko dugu: abiapuntu bezala ausazko bi hitz erabiliko ditugu eta irudia garraiatzailea izango da. Parte-hartzaile bakoitzak bi hitzak lotzeko sekuentzia bat sortu beharko du, horretarako lotura kontzeptualak edo formalak bilatuz eta horiek irudietan bilakatuz.
Helburua da irudia esanahiaren edukiontzi eta eramaile moduan duen boterearekin lotzea; irudia osatzen duten osagai formalak eta kontzeptualak antzemanez kontatu nahi dugun horretarako erabiliko ditugu.
Sekuentzia lortutakoan, modu oso sinplean maketatzen ikasiko dugu, parte-hartzaile bakoitzak argitalpen txiki bat osa dezan.