Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Making conversation
Instalazio2023 Uzt 13 - 2023 Urr 22
“Makingconversation” 2019an Ubud Balin (Indonesia) izandako gauekoentzute-saioetan oinarritzen da.
Crys Cole artistaren konposizio askok bere egunerokoan ikusten dituen eredu eta egitura ez-musikalen bidez hartzen dute forma. Egunero gure inguruan sortzen diren entzumen-paisaiak: etxeko soinuak, kaleko jarduera, soinu naturalak, soinu industrial eta mekanikoak, eta horien guztien arteko interakzioa. Soinu abstraktu eta itxuraz loturarik gabeko horien arteko elkarbizitzak interakzio liluragarria sortzen du, berez musika paregabe gisa entzun eta interpreta daitekeena.
“Making Conversation” 2019an Ubud Balin (Indonesia) izandako gaueko entzute-saioetan oinarritzen da. Entzute- eta grabaketa-saio horietan, Crys Cole artistak bere inguruan sortzen ziren soinuen arteko elkarreragin konplexuaren gaineko kontzientzia hartu zuen, eta horretarako honako hauen arteko soinuak aztertu zituen, besteak beste: anfibioen, muskerren eta intsektuen arteko komunikazioak, etxeko animalien (oilarrak, txakurrak) soinuak, soinu artifizialen (hegazkinak, ibilgailuak, elkarrizketa iragankorrak eta gaueko jarduerak) zaratak eta nekez ezagutu eta kokatu ahal zituen beste soinu batzuk. Soinu-ingurune dentso eta konplexu horren behaketak ikusi zituen patroi, itxura, mugimendu, tonu eta testuretan oinarritutako piezak sortzera eraman zuen. Piezak ez ditu egindako landa-grabaketak erreproduzitzen, baizik eta ingurumen- paisaia hori berrinterpretatzen du, beste instrumentu, elektronika, ahots eta soinuetarako sortutako obra berriak eratzeko oinarri gisa erabiltzen baita. Memoriaren zeregina funtsezkoa da prozesu horretan. Grabazioek bizitako esperientziaren zati bat baino ezin dute irudikatu, baina konposizio-prozesua gidatzean funtsezkoak izan ziren oroipen, memoria, sentsazio eta abarretara sartzeko ateak dira.
Grabazioekin batera doazen marrazki eta bozetoak marrazketa automatikoko saioetan egin zituen Crys Colek, Baliko grabazioak eta osatzen ari zen soinu-konposizioa entzuten zituen bitartean bere eskuek agindu inkontzienteei jarraikiz instintiboki mugitzen eta erreakzionatzen zutela. Marrazkiak eta soinu-konposizioa batera sortu ziren, etengabeko prozesu batean elkarri lotuta. «Partitura» grafikoa baino, ikusmen-obrak soinu-piezaren lagun dira, amaierako obra sortzen lagundu zuen prozesu intuitiboaren zati batzuk irudiztatzen baitituzte.