Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Leonardo Torres Quevedo Iguñako bailaran jaio zen (Cantabria). Bere familia Bilbon bizi zen eta bertan, Instituto Vizcaino-an egin zituen lehen ikasketak. Bide ingeniaria zen eta orohar garraio makinak garatzen aritu zen (transbordadoreak, dirigibleak, bimaran-a), kalkuluan aditu izan zen ere (analogiko eta digitala), distantziako kontrola garatzen saiatu zen (telekinoa) eta automatekin ere saiakaerak egin zituen (ajedrez jokalaria). Honez gain beste hainbat arlotan ere saiakerak egin zituen, hala nola, dianemologoa edo hirian barneko gida sistema bat garatuz. Nolabait maker baten propotitpoa izan zela esan genezake.
SummerLab honetan egun horietan hirian Torres Quevedori zuzenduriko beste ekimenak izan zirela baliatuz duela 110 urte eraikitako Uliako transbordadorearkin lotu nahi izan dugu gure aktibitatea. Garraio bide honek 280 metroko luzera zuen eta 28 metroko desnibela libratzen zuen. Bidea hiru minututan burutzen zen, 18 pertsonentzako kaiolan.
SummerLab-aren barnean antolaturiko lantalde honekin ondare teknikoa maker tresnen bidez berreskuratu duen lantalde bat sortzea izan da helburua. Honetarako honako ekimenak antolatu ditugu.
Osteguna 13
12:00 Hitzaldia Torres Quevedo, "obstinado guerrillero de la invención"
18:00 Bisita gidatua Uliako transbordadorearen aztarnetara bisitaldia. Uliako Lore Baratzen parketik abiatuta. Bertan Uliako jolas parke eta teleferikoaren maketa bat dago uztailaren 7tik. Josu Aramberri eta Francisco González.
Ostirala 14, (10:00-14:00) Teleferikoaren kabina 3d inpresio bidez sortzeko lantegia. Hirikilabsen.