Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Litografia xamurra
Lantegi2020 Ots 26
Lantegi honetan material xume eta ekonomikoekin estanpa litografiko bat egiten ikasiko dugu, ezaugarri bereziak dituzten inpresioak sortuz. Tinta prestatzen ikasiko dugu, inprimaketa-matrize gisa aluminio-papera erabiltzen, matrizea elikadura-produktuekin azidotzen eta inprimaketa-prozesurako material errazak erabiltzen, hala nola, kartoia edo sukaldeko arrabola.
Litografia prozesua xamurtu dezagun!
Litografia inprimaketa artistikoko teknika bat da, eta inprimaketarako material espezifikoak eta guztiz hornitutako tailerrak behar izaten ditu, forma tradizionalean. Orain arte publiko handiarentzat eskuragarritasun gutxiko teknika zen, aldez aurreko ezagupenen beharragatik eta hura egiteko behar zen inbertsioagatik.
Gaur egun, inprimaketa litografikoko teknika berriak garatu dira, eskuragarriagoak eta demokratikoagoak. Edozein pertsona, aldez aurretik dituen ezagutzak alde batera utzita, inprimatzaile bihur daiteke modu erraz batean, eta teknika hori inolako arazorik gabe garatu. Dagoeneko ez da inbertsio handirik egin behar material garestietan, gure sukaldean edo saltoki handi batean aurki ditzakegun material xumeekin inpresio litografiko bat egin dezakegu. Artistek eta gaian interesa dutenek ere ikus dezakete inprimaketa mota honek estanpan uzten duen arrastoa; aztarna horrek litografia artistikoki aberastu dezake, defektuan bertutea aurkituz.