Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Lettering. Eskuz egindako letrak
Lantegi2018 Urt 31
Letrak irudiak dira; neoiaren gainean tolestuak, egurrean zizelkatuak edo tintarekin marraztuak, letrak eskuz egitea gure kultura bisualean eta lengoaian leku garrantzitsua izan duen ofizioa da.
Lettering-aren inguruko teknika eta kontzeptuetara sarrera gisa aurkezten da lantegi hau. Ariketa errazen bidez erreminta eta letra estilo desberdinekin egingo dugu lan. Lettering zer den ulertuko dugu eta logotipo, idazkun edo tipografiak nola garatu.