Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak
Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak
Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Lanaz kanpokoak
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
LANGILEAK antolatu egiten ziren fabrikaren barnean, eta
askotariko kultura-jarduerak proposatzen zituzten: txangoak, futbol-partidak,
txapelketak… Batzuetan, topaketa horietan bat egiten zuten estatuko beste
fabrika batzuetako langileekin eta haien senideekin, eta, hala,
industria-komunitatea sendotzeko ere balio zuten. Eraikinaren ateetatik harago,
tabako-fabrikaren historiari hertsiki lotutako beste komunitate batzuk ere
bazeuden; esaterako, dendariak edo Egiako bizilagunak. Tabakaleraren paradigmak
agerian uzten du produkzio-ereduaren aldaketa, baina ez hori bakarrik;
erakusten digu aldatu egin direla aisialdirako denboren banaketa eta erregulazioa
ere. Mañana Goodbye sailaren 8. kapituluak, Kultur jarduerak izenekoak, denbora
librea egituratzeko moduek hartu duten norabideari egiten dio erreferentzia:
orain leku berean lan egin eta goza dezakegu. Lumiére anaiek La Sortie de
l'usine (Fabrikako irteera) ezaguna grabatu zuten fabrika hura museo bat da
gaur egun, eta museo horretan zaila da lanaren eta aisialdiaren artean
bereiztea.