Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
La pena y el alivio
Instalazio2021 Mai 20 - 2021 Ira 26
Esa gitana es para mí una escalera de vidrio por donde sube la pena y por donde baja el alivio. (Letra herrikoia)
Oinazea da tristura eta mina zigor gisa jasatea; eta,zigorra den heinean, amaitzen denean lasaitasuna dakar. Hainbat glissandi ditueneskailera horrek betierekotasun-ilusio bat osatzen du gizakiaren alderdioinarrizkoenari dagokionez. Ahots baten inflexioak haustura batez, esfortzuemozional baten aurreko hauskortasunaz, igoeraz eta jaitsiera saihestezinazhitz egiten digu. Maitasunaren ahultasun hautsiezina beti durundi egiten duenzerbait da. Kristal bat, non islatu, moztu, bermatu edo, besterik gabe, hautsiegin gaitezkeen, laudorioaren zati gisa. Eta hasperena
Instalazio soinu hau Niño de Elchek aurtengo neguanTabakalerako Artisten Gunean egin zuen egonaldian sortu zen.
Iraupena: 12:34 min Ordu erdiro aktibatuko da, 10:00etatik 21:00etara. Grabazioa eta edizioa: Xabier Erkizia Arte ekoizpena: Nikolas Téllez Ortiz
APA aipua Tabakalera - Proiektu artistikoak. (2021 Maiatza 20 - 2021 Iraila 26). La pena y el alivio. . Makusi Tabakalerako artxiboa. Eskailera nagusia. [Kontsulta: 2025-04-22]. Eskuragarri hemen: https://makusi.tabakalera.eus/eu/akzioak/la-pena-y-el-alivio/
ISO 690 aipua Makusi Tabakalerako artxiboa. . La pena y el alivio. (2021 Maiatza 20 - 2021 Iraila 26 ). Eskailera nagusia. [Kontsulta: 2025-04-22]. Eskuragarri hemen: https://makusi.tabakalera.eus/eu/akzioak/la-pena-y-el-alivio/