Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
La Jetée + El año pasado en Marienbad
ProiekzioTabakalera2025 Mar 13
La Jetée, Chris Marker, Frantzia, 1962, 28’
Oroimenaren botereari buruzko istorio esperimentala, argazki finkoen bidez kontatua, gizon bat bere maitearen oroitzapena berreraikitzen saiatzen da bertan, Hirugarren Mundu Gerraren garaian. Zientzia-fikziozko film frantses berezia, "12 Monos" (Terry Gilliam, 1995) pelikula estatubatuar ezaguna inspiratu zuena.
Gerra nuklear apokaliptiko baten ondoren, mundua suntsituta geratu da. Irabazleen aldeko zientzialari talde batek ondorioztatu du gizateria salbatzeko modu bakarra denboran bidaiak egitea dela: edo pertsona bat iraganera bidaltzea laguntza eskatzeko, edo etorkizunera, egungo egoerari irtenbidea bilatzeko. Denboran zehar bidaia egiteko aukeratua preso bat da.
El año pasado en Marienbad, Alain Resnais, Frantzia, 1961, 94’
Dekorazio dotore baina apaindura gutxiko nazioarteko hotel handi batean -urrezko panelak, estatuak eta zerbitzariak eserita dituen marmolezko unibertso batean- zereginik gabeko bezero aberats eta anonimoak hara eta hona dabiltza, ausazko jokoaren, dantzaren, elkarrizketa mundutarren edo pistola-tiroen lege zorrotzei seriotasunez baina grinarik gabe begiratzen dieten bitartean.