Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Kaligrafiara sarrera
AurkezpenLantegi2017 Api 26
Paradoxikoki, teknologiaz inguratutako berehalako munduhonetan, artisauen lanak gero eta gehiago aintzatesten dira. Eskuz idatzitakokartel, errotulu, liburu eta testuetan interesatuak gero eta gehiago dira, etaartisautza eta lanbideak berreskuratzeko grina nabari da gizartean. Lantegihonek kaligrafiaren mundura gerturatzea izan du helburu nagusi. ‘Idazkeraederra’-ren oinarriak landuz diziplina zoragarri honetan lehen urratsak emanditugu. Horretarako, idazketa-tresnak erabiltzen ikasi dugu: arkatz bikoitza,luma-muturrak eta kanaberak. Gure tinta sortzen ere ikasi dugu. Lanabes horiekerabiltzen ohitzen aritu garen bitartean, Neuland Idazkera eta ductus-a ikasiditugu, eta esaldiak eta testuak osatu ditugu. Ez da izan beharrezkoa aldezaurreko ezagutzarik izatea; teknika hau erabiltzen ikasteko eta euskarri etamaterial ugari frogatzeko aukera izan dugu.