Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Kaligrafia kanaberarekin
Lantegi2020 Urr 28
Neuland kaligrafia oinarri hartuta, eta kanaberak tresnanagusi gisa erabiliz, konposizio erakargarriak eraikiko ditugu, libreagoak,koloreekin eta horiek inguratzen dituzten espazioekin jolastuz.
Neuland kaligrafia, Rudolf Koch (1876 - 1934) alemaniar kaligrafiamodernoaren gurasoetako baten tipografia zizelatutik sortu zen. Letra larriakulertzeko modu perfektua da, bloke bezala landuz eta letren tamainan,konposizioan edo barneko eta kanpoko formetan aldaketak ahalbidetuz.
Gainera, erreminta zabal eta lau baten aukerak aztertukoditugu, hala nola, banbuzko kanabera. Elementu zurrun bat da, angelu ezberdinaknahiko modu errazean eta aldez aurreko ezagutzaren beharrik gabe konbinatzekoaukera ematen diguna.
Lantegi honetan kaligrafiaren munduan murgilduko gara,oinarrizko jarraibideak ikasiz baina gure sormena ere txertatuz. Animatukanabera erabiltzera!