Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak
Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak
Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Ireki eta itxierak
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
ERAIKIN HAU 1913an jarri zen martxan tabako-fabrika gisa.
1999ko Udako oporren aurretik, urte batzuk lehenago hasitako zurrumurruak
baieztatu ziren: langileei jakinarazi zitzaien fabrika itxi egingo zela.
2001eko abenduaren 20an, osteguna, behin-betiko itxi zen. Hainbat gorabehera
politikoren ondoren, 2015eko irailean inauguratu zen egungo Tabakalera, Kultura
Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. Tabako-fabrikaren produkzioa eteteak
askotariko eraginak izan zituen bertako langileengan. Besteak beste, erabaki
zail bat hartu behar izan zuten: dirua onartu edo Logroñon lan egiten jarraitu.
Baina beste mota bateko eragina ere izan zuen haiengan, ez hain agerikoa:
lasaituak, malkoak, depresioak. Fabrikak tabakoa egiteari utzi zion, kultura
egiteko. Hirigintzari dagokionez, hirirako zentro berri bat sortzear zegoen