Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Inprimaketa, konbinazioa
Lantegi2021 Mai 26
Antzinako Grezian erreprodukzio teknikorako bi prozedurabaino ez zituzten ezagutzen: urtzea eta sortzea. Brontzeak, terrakotak etatxanponak ziren pilaka errepikatu ahal izan zituzten artelan bakarrak.Gainerako guztiak errepikaezinak ziren, eta ez ziren ugalketa teknikorakoerabiltzen. Xilografiaren ondorioz, marrazkia teknikoki erreproduzitu zen lehenaldiz, inprimategiaren bidez idazketarekin gauza bera egin baino askozlehenago.
Walter Benjamin, La obra de arte en la época de sureproductibilidad técnica
XXI. mendean, aro digitalak eta internetek dimentsio propioaeman diote irudiari, eta horrek kalitate eta definizio handia eman dio, baitaabiadura bizia ere, ugalketarako zein zirkulaziorako. Hala ere, tresnadigitalak eskuzko tresnekin konbinatzen baditugu, hizkuntza grafikoen bilaketanadierazpide berriak irekiko ditugu, inperfekzioan identifikatuz.
Hori izango da autoediziora bideratutako lantegi honenprozedura esperimentala. Laser mozketa, DM plantxak edo 3D inprimagailuabezalako tresnen bidez, erliebean grabatutako eta eskuz inprimatzeko bestebaliabide batzuekin batera, monotipoak estanpatuko ditugu paper gainean.Baliabide digitalak eta artisauak, gure sormenaren zerbitzura.