Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Ilustrazio koloretsuen bidez komunikatu
Lantegi2023 Urt 04
Lantegi honetan ilustrazio batekin mezu jakin bat nolakomunikatu praktikatuko dugu. Sormena askatzeko teknikak ikusiko ditugu,kontzeptu bat baino gehiago hartu, nahastu eta horiekin jolasean ibiliko gara.Zirriborroak egingo ditugu eta erabiliko ditugun koloreak aukeratzeko irizpidebatzuk ikusiko eta frogak egingo ditugu. Akuarelekin esperimentatuko dugu, etabestelako teknika batzuekin konbinatuko ditugu. Aurretik aipatutako elementu guztiakkontuan hartuz ilustrazio koloretsu bat osatuko dugu, mezu indartsu bathelaraziko duena.