Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Horrela ikusten dut nire burua
Lantegi2017 Ots 22
Marrazkiaren bidez, norbere burua begiratzeko lantegia
Zer da autorretratua? Zeintzuk dira bere osagaiak?
Así me veo liburua Josune Urrutia ilustratzaile eta marrazkilariak lehen pertsonan egindako ikerketa eta esperimentazio sakonen prozesuaren emaitza da. Proposamen honek behaketa, hausnarketa eta ekintzara gonbidatzen gaitu.
Lantegian, liburuan proposatutzen diren zenbait ariketa egin dira, gure begiradari ekiteko era desberdinak aztertzen diren bitartean: denbora, ispilua, isla eta deformazioa, gorputzaren atalak…, bakoitzak bere Horrela ikusten dut nire burua fanzinea sortuko duelarik.
Tailerrean parte hartzeko ez da marrazteko ezagutza berezirik izan behar. Trebetasun handiago edo txikiagoarekin, danok marrazten dugu. Teknika ez da garrantzitsuena. John Bergeren hitzetan “Marraztutako irudiak begiratzearen esperientzia du bere baitan” beraz marraztea, neurri handian behaketa ariketa da.
Lantegia, beraz, jolasteko proposamena da, norbere burua harritzen uzteko eta marrazketaren bidez begiratzeko proposamena.