Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Hiritar astronomia topaketa (2024)
TopaketaTabakalera2024 Abu 08 - 2024 Abu 10
Badira 8 urte ozar-izarren euriaren momentu gorena baliatzen dugula astronomia hiritarraren inguruan bildu eta topaketa hau antolatzeko, beti Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.
Aurten abuztuaren 8tik 10ra astronomia hiritarraren hainbat gai ikusiko ditugu, publiko guztientzat eta formatu ezberdinetan: izarrak deskubrituko ditugu, eguzkia gertutik behatu, adituak entzungo ditugu, eguraldiaren baimenarekin ozar-izarrak behatzeko irteera egingo dugu eta nola ez, familian astronomia deskubritzeko tartea ere izango dugu.
Ez galdu zerura begiratzeko aukera paregabe hau.
Egitaraua
Abuztuak 8, 12:00-13:30, Medialab – Izar aldakorrak aurkitzen, Iñaki Ordoñez-Etxeberria
Herritar Zientziaren tailer honetan, Gaia misioaren datuak erabiliz (Europako Espazio Agentziaren ekimena, gure galaxiaren hiru dimentsioko mapa bat sortzeko), izar aldakor mota batzuk bereizten eta izarren barne konposizioa ulertzen ikasiko dugu, gure eguzki sistematik kanpoko planetak detektatzen, galaxien egitura erakusten eta zuzenean ikusi ezin dugun materiaren presentzia hautematen.
Abuztuak 9, 10:30-13:30, Medialab – Eguzkiaren behaketa, Alberto Castrillo
Eguzkiaren aktibitate goreneko aldira hurbiltzen ari garenez, gure izarra metodo desberdinekin behatzen ikasiko dugu (proiekzioa, berariazko iragazkiak, teleskopio berezia...), baita eguzki-argazkilaritzako teknikak ere.
Abuztuak 9, 18:00-20:00, Z aretoa – Astronomiari buruzko hitzaldiak 2024
-Udako zerua, Virginia García, Aranzadi Zientzia Elkartea
-Eguzki-sistemako inpaktu kosmikoak, Ricardo Hueso, Fisikako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean
Lantegi honetan begirada desberdin bat eskainiko diegu izarrei eta konstelazioei. Izar motak eta haien zikloa ezagutuko dugu, udako izarrik disdiratsuenak bereizten eta konstelazioak begiratzen ikasiko dugu. Eskulanak ere egingo ditugu.