Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Herritar berrikuntza agenda publikoan
Lantegi2021 Uzt 01 - 2021 Uzt 02
Summerlab 2021: Co-labs nodoa
Berrikuntza Herritarra denbora darama hazten, zabaltzen,bere burua probatzen eta irtenbideak ekartzen. Aurrean ditugun ezinbestekoeraldaketa zein trantsizioekiko bere ekarpena erabakigarria da. Horregatik dahain garrantzitsua Berrikuntza Herritarra ikusgarriago eta ezagunago egitea,bere ekosistemaren artikulazio eta indartzea sustatzea eta duen potentzialtasunhandia garatzeko behar dituen baliabide eta babesak bermatzea.
Helburu horretan aurrera egiteko Berrikuntza Herritarraagenda publiko eta instituzionalean jarri behar dugu. Zentzu honetanlehentasunezkoak diren kontu batzuk hauek dira:
- Berrikuntza HerritarraZientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eremu espezifiko bezalakokatzea (helize boskoitz baten ikuspegitik gizarte, ireki, publiko eta kulturberrikuntzekin konbinatuta)
- Ekosistema eta bereeragileen garapen eta sostenguarentzako lagungarriak diren baldintzak lortzea,sistema federatu bat osatzeko lurraldetasun eta eskuduntza eskala ezberdinakelkar lotuz.
- Hiritar Laborategiensare bar sortzea erreferentzia eta hedapen espazio bezala (gai eta tipologiaezberdinetakoak)
- Baliabide, tresna etaazpiegitura amankomunak identifikatu eta garatzea.
- Formakuntza eta laguntzaprogramak aktibatzea.
- Era partekatuangaratutako proiektu zehatzak sustatzea (ODSak eta 2030 Agenda hiritarrekin etahaien eguneroko arazo zein bizi-proiektuekin lotuz)
- Berrikuntza Hiritarraribideratutako ebaluazio, eskalatze eta transferentzia sistema baten oinarriakjartzea.
Uztaliaren 1, 2 eta 3an, Tabakalerako SummerLab-arentestuinguruan eta Daniel Eta Nina Carasso Fundazioaren laguntzarekin,COLABORATORIO IC-tik norabide horretan pausuak emateko elkartuko gara, interes,behar, ekintza, baliabide, aukera eta konpromezu zehatzak bilatuz. Hurrengohauen moduko galderetatik abiatuz egingo dugu lan: Zein proposamen edota eskarieraman nahi ditugu erakundeen agendetara? Nola egin dezakegu eta zer nolakotresnak dauzkagu hori egiteko? Nortzuk izango lirateke bide horretan izangenitzakeen mintzaide nagusiak? Nola tartekatu dezakegu estatu mailako ekimenabeste lurralde maila batzuetakoekin?
Talde honetara batzen diren pertsonen jarraikako lanaz gain,bi saio ireki egingo dira: 1. saioa. Uztailaren 1ean, osteguna, 12:00etatik 14:00etara. Aurkezpen saioa(aurrez aurrekoa eta online). 2. saioa. Ostiralean, uztailaren 2an, 12:00etatik 14:00etara. Aurrekoegunean landutakoarekin aurrera egin eta elkarrekin lan egiteko saioa (aurrezaurrekoa eta online) .