Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Hellhole
ProiekzioTabakalera2024 Urt 27
Hellhole, Bas Devos, Belgika, Herbereheak, 2019, 87’
2016ko maiatzean Bruselan izandako atentatuen ondorioz hiru pertsona guztiz desberdinek ondorioei aurre egiten diete. Mediku flandriar bat, bere semea Ekialde Hurbilean misio batean ehiza-hegazkin pilotua den, bere bakardadeari aurre egitera behartuta dago. Aljeriar jatorriko gazte bati anaiak eskatzen dio mesede engainagarri sinple bat egiteko. Emakume italiar bat, Europako Erakundeen bihotzean lan egiten duena, kontrola galtzen ari da poliki-poliki bere bizitza zorrotzaren presiopean. Hirian ibiltzen omen den galdera bera, haien bizitzan gainean dago, nora goaz hemendik.