Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Gwendolyn Green + All dirt roads taste of salt
ProiekzioTabakalera2025 Ots 08
Gwendolyn Green, Tamyka Smith, AEB, 2017, 20’
Benetako gertakarietan oinarritua, Gwendolyn Green alargun adinduaren istorioa da hau. Palm Springseko egoitza hesitu batean ematen ditu bere egunak, bakardadean, beste garai batean harrapatuta egongo balitz bezala. Trebetasun sozialen falta eta isolamendua direla-eta estututa sentituko da Gwendolyn; orduan, telefonoa hartu eta 911era deituko du giza konexioaren bila. Gwendolynek harreman berezia eratuko du erantzun duen agentearekin, eta harengan aurkituko du irrikatzen dituen zaintza eta mundu modernoarekiko konexioa.
All dirt roads taste of salt, Raven Jackson, AEB, 2023, 97’
Film hau Mississippiko emakume baten bizitzako hainbat hamarkada hartzen dituen esplorazio lirikoa da, geruza askoko erretratu aztoragarria eta forma ematen diguten pertsonen belaunaldiei eta lekuei egindako oda ederra.