Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Gubiak eta arrabolak. Linograbatua ezagutu
Lantegi2018 Mar 28
Grabatua egurrean bezala, linograbatua erliebean egiten den grabatu mota bat da. Egurrak ez bezala, ordea, linoleoak prentsarik gabe estanpak sortzeko aukera ematen du, aise, beste inolako ekipamendu profesionalen beharrik gabe.
Horrela, bi ordu iraungo duen tailer honetan, teknika pixkanaka ezagutu eta ikasten hasi nahi duen orok, linoleoa zer den ikusi eta harekin jarduteko aukera izango ditu. Parte-hartzaileek estanpa txiki bat hasi eta bukatuko dute, linoleo xaflan marrazkitxo bat egin, gubiekin moztu, tintaz estali eta paperean estanpazioa eginez, egurrezko koilara baten laguntzaz paperaren atzekaldea igurtziz.
Guztia ekipamendu profesional, torkulo eta prentsarik gabe egingo dugu, edonoren eskura dauden materialez baliatuta eta aldez aurreko ezagupenik gabe.