Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Globo eta kometekin airetik argazkiak ateratzeko hastapena
Lantegi2018 Uzt 12
Haur, gazte eta helduei zuzenduriko lantegiak, globo eta kometetatik kiroletako bideokamarak eta FPV-a erabiliz ingurumenaren monitorizazioa hastapen egiteko helburua du.
Lantegiaren egitaraua:
Globo eta kometen hegaldirako oinarrizko klimatologia ezagutza, eguraldiaren aurreikuspena, ekaitzak, euria eta trumoiak.
Globo eta kometetara hastapena.
Helioa erregai gisa erabiltzeko oinarriak, globoak puzterakoan eta erabiltzeko segurtasun neurriak.
Kirol bideokamara erabiltzeko oinarriak (GoPro modukoak).
FPV (First-Person View, radio control) betaurrekoak eta kamara erabiltzeko oinarriak (GoPro modukoak).
Onarrizko hegaldia barne edo kanpokaldean, elkarrekin airetik talde argazkia egingo da eta hegaldia zuzenan globoetatik eta betaurrekoei esker monitorizatu.