Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Globo estratosferikoak eraikitzeko lantegia
Lantegi2019 Abu 08 - 2019 Abu 10
Altitude handiko globoak (HAB) zientzialariek mundu osoanduela urte asko erabiltzen dituzten instrumentuak dira, besteren arteanatmosfera ikertu, zerutik argazkiak hartu edo klima aztertzeko.
Azken urteotan eta kostu baxuko hardwarearen agerpenari etamundu mailan barreiaturik sortu diren zientzia hiritar ekimen ugariei esker,teknika hauek nahitaezkoa den kuriositatea eta esploratzeko grina duen edozeinpertsona edo kolektiboren eskura geratu dira.
Lantegi honetan horrelako misio bat martxan jartzeko beharrezkoakdiren ezagutza eta materialak errepasatuko ditugu, irrati bidezko jarraipenaeta lokalizazio sistemetatik abiatuta, jaurtiketaren inguruko legedia eta ezaugarri fisikoak, edo hegaldiaren ibilbideari dagozkion kalkulu etaparametroak ezagutzera.
Lantegiaren emaitza bezala EKI-1 misio globoaren jaurtiketaegingo da Abuztuaren 10-ean, eguraldiak hala ahalbideretzen badu behintzat.EK1- sonda Hirikilabsen Aranzadi elkartearen kolaborazioarekin batera laneandiharduen Astronomia hiritar lantaldearen proiektu bat da.