Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Future Storage
Topaketa2023 Abu 29 - 2023 Ira 02
Azken urteotan, datu-zentroak gero eta leku urrunagoetan eta muturrekoagoetan kokatzeko joera gero eta handiagoa ikusi dugu. Joera horrek galdera garrantzitsuak planteatzen ditu datuekin dugun harremanaren eta horien kontsumoak ingurumenean izan dezakeen eraginaren inguruan. Future Storage nazioarteko ikerketa artistikoko prozesu bat da, MARINA OTERO Verzierrek Claudia Paredesen laguntzarekin garatu duena.
Future Storage-ren testuinguruan, elkarlaneko produkzioko tailer bat egitea proposatzen dugu; bertan, erakusteko moduko piezaren zati bat diseinatu eta ekoizteko. Proiektuaren zati horrek zeregin nagusia izango du piezan; eta beharrezkoak dira horretarako elektronikari, negutegiei eta datu-zentroei buruzko ezagutzak, eta baita bermikonpostontziei buruzkoak ere.