Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Fricciones digitales. En busca del Valle Inquietante
Aurkezpen2024 Mai 16
Aurkezpen honetan, Laura Tabarés eta Julieta Wibelen ikuspegiak eta ahotsak bilduko dira, digitaleko interakzioetan sortzen diren tirabirak aztertzeko, uncanny dena ulertzeko gako gisa bug kontzeptuan murgilduz. Elkarrizketak entitate horien diseinuan eragina izan duten joera historikoak aztertuko ditu (AAk, chatbotak, morroiak), eta nola, neutralak ez diren sorkuntza horiekiko kontaktuan etxekotasun aztoragarria senti dezakegun. Uncanny delakoaren estetika ere aztertuko du, hau da, artea eta joera berriak nola ari diren bailara kezkagarriarekin bat egiten; baita uncanny arte-sorkuntzan modu praktikoan murgiltzeko metodo posibleak ere. Ikuspegi horiek uztartuta, entitate digital berri horiekin harremantzeko praktika aztertu ahal izango dugu, eta, horrela, horien inguruko ulermena aberastuko dugu.