Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Food Fictions
Topaketa2023 Abu 29 - 2023 Ira 02
Food fictions gastronomia-ekologia-osasuna-ikerketa artistikoa ardatz dituen eta haren adar eta aukera guztietan espekulatzeko prest dagoen lan-ildo bat da. Medialabek hasitako lan‑ildo bat da, eta erronkak (alegiazkoak edo benetakoak) irudikatzea eta horietatik abiatuta erantzun sortzaileak ikertzea planteatzen du. Abiapuntua “What if” bat edo planteamendu ireki bat izan daiteke; eta emaitza praktiko jakin bat bilatzen ez bada ere, prozesua eta prozesu horien azken ekoizpen posibleetan aukera berriei atea irekitzea planteatzen da. Kasu honetan, Food Hack Lab-eko komunitatearekin diseinutik eta elikaduratik edo janaritik lan egiten saiatuko gara, Elsa Yranzoren eta BCCren arteko lankidetza-lana kontuan hartuta (pieza artistiko bat garatzen ari baita Medialaben 2023an).
Elsa Yranzo diseinatzailea, arte-zuzendaria eta komisarioa izateaz gain, Creative Food Studio Bcn estudioa zuzentzen du. Food design & food art delakoa aldaketa-tresna gisa erabiltzen du ekosistema berri bidezkoago, jasangarriago eta ederrago bat diseinatzeko eta eraikitzeko.
Food Hack Lab Medialaben inguruan gastronomia-, sukaldaritza- edo nekazaritza-inguruneei tresna libreetatik abiatuta irtenbideak emango dizkieten proiektuak garatzeko ideiarekin sortutako lantalde irekia da.
Food_ Janaria. Nola jaten dugu? Nola ekoizten ditugu elikagaiak? Nola ekoitziko ditugu etorkizunean? Nola prestatzen ditugu elikagai horiek? Zer teknika eta aparatu erabiltzen ditugu? Irisgarria da? Zuzena al da egungo sistema?
Hack_ Gauzek nola funtzionatzen duten eta nola egiten diren zalantzan jartzen dutelako, bai orain, bai etorkizunean. Ezarritakoari buelta ematen saiatzen dira, nahi bezala aldatzeko. Diseinua eta teknologia askatu eta partekatzea, mundu guztiak eskuragarri izan dezan. Berrikuntza irekia eta baliabideen deszentralizazioa dagoeneko hemen dagoelako eta geratzeko etorri delako.
Lab_ Komunitate irekiko laborategia, ikerketa eta garapena sustatzeko baliabideak eta ezagutza biltzeko. Mundu guztia da ongi etorria.