Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Elkarrekin lan egiten duen emakume-taldea
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
FABRIKAKO langileen kopurua aldakorra izan zen, garaiareneta mekanizazio-mailaren arabera. Goreneko sasoia aurreko mendeko hogeikohamarkadan bizi izan zuen, 1.000 langile ingururekin, gehienak emakumeak.Produkzioprozesuetan makinak sartzen hasi ziren heinean, gizonek hartu zituztengoi-mailako lanpostuak. Genero-bereizkeria nabaria zen: soldaten arteko aldea,tailerretan erretzeko mugak, laneko lehen urtean ezkontzea edo haurdun geratzeagalarazten zuten klausulak kontratuetan... Horrez gain, hain agerikoak ez zirenindarkeria-ekintzak jasan behar izaten zuten, hala nola begirada eta komentariomatxistak, besteak beste. Kontakizunarekin batera, omenaldi txiki bat egin zaioFancisca García la Paqui Tabacalerako artxibozainari; izan ere, gutxietsia izanzen, neurri handi batean emakumea izateagatik. Hark materiala hautatzeko,agiriak aztertzeko eta informazioa gordetzeko zeukan moduak lotura zuzena dugurearekin; hau da, ez dugu begirada objektibo eta finko bat eman nahi, irekia,zeharkakoa eta testuinguruan kokatua baizik.