Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak
Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak
Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Elkarbizitza
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
ASTELEHENETIK larunbatera lan egiten zen, goizeko txandan
06:00etatik 14:00etara eta arratsaldekoan 14:00etatik 22:00etara. Ordu asko
igarotzen zituzten elkarrekin, atseden hartzeko tartetxo batzuekin. Jarduera
nahiko mekanikoa zen eta aldatu egiten zen lanpostuaren arabera; langile
bakoitzak zeregin oso zehatzak zituen kateprodukzioaren engranajearen barruan.
Tabacaleran igarotako orduei buruz istorio asko kontatzen dira, eta
garrantzitsuenek elkarbizitzarekin eta laneko lagunekin dute zerikusia. Arrazoia
edozein izanda ere, etenaldiak gustura egiten ziren beti, atseden hartzeko:
urtebetetzeetako askariak, ospakizunak, hizketaldi pribatuak, aitorpenak,
amodio- eta desamodiokontuak… Laneko eremua familiako eremuaren jarraipena
izaten zen askotan; adiskidetasunak eta tentsioak makinaren inguruan sortutako
komunitate haren parte ziren.