Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
DIY fermentatzailea
Lantegi2018 Uzt 11 - 2018 Uzt 13
Fermentazioa egiteko makina bat sortu eta teknika gastronomiko hau ezagutzeko lantegia.
Azken urteotan sukaldatzeko metodoen artean ospe handia hartu du fermentazioak, nahiz eta teknika hau oso aintzinakoa izan.
Probiotikoak eta kombucha modan jarri baino milaka urte lehenago, neolitikoaren garaian, gizakia fermentazioa erabiltzen hasi zen jakiak kontserbatzeko helburuarekin.
Korear kimchitik hasita Indiako chutneyra, Idiazabal gaztak eta Nafarroako ardoak bitartean, fermentazioaren ondorioz lortutako janariek forma ezberdinak hartu dute, baina guztiek ala guztiek oinarri bera dute, eraldatze biologikoa ahalbidetzen duten baldintzak kontrolatzea, alegia. Hau da, bizitzarekin sukaldatzean datza fermentazioa.
Lantegi honetan parte hartuko duten lagunek fermentazio-prozesuaren oinarriak eta berau erabiltzeko aukera ezberdinak ezagutuko dituzte. Era berean, kontrolatutako fermentazio-makina bat eraiki eta plater ezberdinak egin eta dastatzeko erabiliko dute.
Lantegian parte hartzeko aldez aurretik beharrezkoak diren ezagutza: aizto bat eta koilara bat bereizteko gai izatea.