Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Denboraren espazioa
Instalazio2023 Api 04 - 2023 Eka 25
Genealogia berezi bat gordetzen du instalazio honek, geometria eta soinu sorkuntza konbinatzen dituen itzulpen saiakera batetik eratorritako kode bat. Juan José Aranguren eskultoreak eta Andrés Doñate soinu artistak 80ko hamarkadan ezagutu zuten elkar, pedagogia esperimentalean oinarritutako Ikertze egitasmo aitzindarian parte hartu zutenean. Itxura batean, Arangurenen proportzio espazialen inguruko jakinminak, Doñateren ezohiko musika tresnak sortu eta musika konputazionala garatzeko soinu-ikerketekin zerikusi zuzenik ez zuen arren, ikerketa artistikoarekiko grinak batu zituen. Arangurenek, hainbat hamarkadetako lanaren ondorio gisa, “Urrezko kanon bidementsionala 1” amaitu eta Doñateri erakutsi zionean, honek, konplexutasun harrigarriko erronka topatu zuen: espazioa denbora bihurtzea. Instalazio honek, hain zuzen, ustekabean partitura esperimental bihurtu zen kanon geometrikoa eta haren ondorioz sortutako kanal anitzeko soinu konposizioa erakusten ditu.