Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Datuak ekoizteko tailerra, Donostiako eta Euskadiko eskola-segregazioa aztertzeko
Lantegi2018 Uzt 11 - 2018 Uzt 13
Euskadiko hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat datu-base aztertuko ditugu Data Commons Lab talde irekieraren baitan antolatutako lantegi honetan; zehazki, eskola-segregazioa, baina baita beste gai batzuk ere.
Hau da eskola-segregazioaren definizioa: “Eskolak garrantzi handia du ekitate eta kohesio sozialean. Eskolak ezin baditu ikasleak hezi ezaugarri pertsonal eta sozial desberdinak dituzten pertsonen elkarbizitzaren bitartez, desberdinkeriaren faktore bihurtzen da, eta hortaz, desberdinkeriak erreproduzitu ez ezik, legitimatu eta sustatu egiten ditu. Eskola-segregazioa fenomeno bat da, zeinaren bitartez ikasleak beren ezaugarri batzuen arabera bereizten baitira eskoletan; horrenbestez, hein handi batean benetako berdintasuna lortzea saihesten duten eta desberdinkeria soziala sortzen duten faktoreetako bat da. Eskola-segregazioak, beraz, bazterkeria eta desintegrazio soziala sustatzen ditu, dela familien egoera sozioekonomikoagatik, dela ikaslearen jaioterriagatik, talde etniko-kultural bateko kide izateagatik edo, are, aurretik izan duen errendimendu akademikoagatik”. (Murillo eta Martínez-Garrido, 2018).
APA aipua Tabakalera - Labs. (2018 Uztaila 11 - 2018 Uztaila 13). Datuak ekoizteko tailerra, Donostiako eta Euskadiko eskola-segregazioa aztertzeko. . Makusi Tabakalerako artxiboa. Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia. [Kontsulta: 2025-03-25]. Eskuragarri hemen: https://makusi.tabakalera.eus/eu/akzioak/datuak-ekoizteko-tailerra-donostiako-eta-euskadiko-eskola-segregazioa-aztertzeko/
ISO 690 aipua Makusi Tabakalerako artxiboa. . Datuak ekoizteko tailerra, Donostiako eta Euskadiko eskola-segregazioa aztertzeko. (2018 Uztaila 11 - 2018 Uztaila 13 ). Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia. [Kontsulta: 2025-03-25]. Eskuragarri hemen: https://makusi.tabakalera.eus/eu/akzioak/datuak-ekoizteko-tailerra-donostiako-eta-euskadiko-eskola-segregazioa-aztertzeko/