Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Datu publiko eta irekiak zertarako? Pandemia testuinguruan, datuek herritarrentzat duten garrantzia
Lantegi2021 Uzt 02
Summerlab 2021: Datu hiritarrak / datu irekiak
COVID-19 pandemiak agerian utzi du zein garrantzitsuak direndatuak. Hilabete luzez "kasuen eta heriotzen* kurba" lautzen ote denzain bizi izan gara. Jendeak datu gehiago eta hobeak eskatu ditu, eta eskalalogaritmikoak, metatutako eragina eta prebalentziak zer diren ikasi behar izandu.
Marina Landak eta Miren Gutierrezek datu publiko eta irekiengarrantzia aztertu dute pandemiaren aurretik eta ondoren, eta gai horri buruzkoartikulu zientifiko bat argitaratu dute Journal of Urban Technology ospetsuan.Deustuko Unibertsitateko ikertzaile horiek hiru eguneko mintegi bat egin zuten– Bertaratutakoen informazioa eta iritziak jaso zituzten –, datuengobernantzan, parte-hartzean eta datu irekietan adituak diren hamabostpertsonarekin elkarrizketak egin zituzten, eta Irekia atariko datu irekien78 berrerabilpen-kasuren arteko konparazio azterlan bat egin zuten. Ondorioenarabera, herritarrek datu irekiak eskatzeaz gain, datu eraldatzaileak ereeskatzen dituzte. Hau da, eguneroko bizitzan erabilgarriak izateko adinaezaugarri dituzten datuak. Horren barruan sartzen da datuen alfabetatzea,herritarren parte-hartzea eta diziplinarteko lantaldeak eratzea administraziopublikoaren barruko eta kanpoko pertsonekin. Ikerlari horiek, halaber, herritarrakdatuak eta trebetasunak eskatzen ari ziren zantzuak aurkitu dituzte, pandemiakfuntsezko bihurtu baino lehen.
Marinak eta Mirenek beren ikerketa nola egin zuten, zer kasuaztertu dituzten eta zer aurkitu duten kontatuko digute, baita galderei erantzuneta eztabaida batean parte hartu ere.