Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Data Commons Nodoa : Airbnb efektua
Hitzaldi2017 Uzt 13 - 2017 Uzt 14
2017ko apririlaren hasieran Donostia eta EAE-n erabilera turistikoa duten alojamenduen efektua ezagutzeko datuen analisi eta bisualizazio lantegia antolatu zen Hirikilabsen Monterea34 kolekltiboaren batera.
Montera34k koordinaturiko hiru eguneko lantegia benetan interesgarria suertatu zen, inteligentzioa kolektiboaren eta elkarlaneko ekoizpenaren emaitza esperimentatzeko aukera izan genuen eta. Hiru egunetan Donostian Airbnb alojamenduen presentziari buruzko hain txosten osatu bat egiteak taldearen aurreikuspenak gainditu zituen. Txostena egiten zen bitartean, partaidetako batzuk datuen analisi eta bisualizazioara lehen hurbiltze bat egin zuten eta beste batzuk formatu eta tresna ezezagunen aurrean jartzen ziren, baina azkenean lan egiteko modu honi esker partaide guztiek izan zuten prozesuarekin ikasteko aukera. Lantegia amaitu zenetik lanari buruzko mezuak jasotzen jarraitu dugu, batzuk datu berriak bidali dituzte, besteek aldiz kontrastea egiteko iturri berriak planteatu, txostena osatzeko ideia gehiago bidali edo zuzentzeko puntuak planteatu dituzte. Hau dela eta elkar topatzeko aukera beharrezkoa dela pentsatu dugu, txostenaren bertsio berri eta osatuago bat egiteko helburuarekin eta baita horrelako gai garrantzitsu baten inguruan lan egin duen taldea osatu, trinkotu eta sendotzeko asmoarekin.
Programa:
Osteguna 13
Analisi gunea. Esperientziak eta eztabaida . (Sala Z - Tabakalera)
11:00. Aurkezpena
2017ko apirilean egindako Airbnb efektua Donostian, txostenaren laburpena. Helburu eta aurreikuspena. 20min [beste hirien kasua, Madrid, Berlín, Barcelona ].
11:30. 1.Blokea: Beste hirietako esperientziak.
1. hizlaria: Santiago Espinosa, Saigesp .“Administraziotik airbnb alojamenduen fakturazioaren monitorizazioa”.