Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Concierto para puño alzado
Instalazio2022 Mar 17 - 2022 Eka 26
Juan Pérez Agirregoikoaren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan.
Ochote Ozenkik grabatutako zenbait abesti biltzen dituinstalazio honek. Artistaren jarraibide zehatzei men eginez, zenbait filosofofrantsesen testuetatik eratorritako hitzak txertatzen dizkie zortzikotetradizionalak El menú, Beti eskamak kentzen, Ume eder bat, VivaAragón eta antzeko abesti herrikoiei.
Printzipioz elkarrekiko arrotzak diren elementu horienkonbinazioak helburu estrategiko bati erantzuten dio: autoritatea beti berebalioak modu ezkutuan transmititzen setatzen dela azaleratzea. Guy Lardreau,Jacques Fradin, Gilles Grelet eta Jacques Lacanen testuetan oinarritu daartista abestien hitzak idazteko, eta testu horiek hainbat gairen inguruanhausnartzeko aukera ematen digute: materiaren eta hizkuntzaren artekoharremana, ekonomia eta gure desirak, energia iraultzailea eta nola energiahori beti ordenara itzultzera behartua dagoen. Pieza Scala espaziora egokitzeaeta abesti-bilduma formako fanzine bat ekoiztea beste pauso bat dira lanarenjendaurreko aurkezpen eta harreran.
Iraupena: Materialismo ona 03:22 Amodiozko kanta 03:03 Itxuraren matrizea 02:30 Gora Lacan 03:37
Ordu erdiro aktibatuko da, 9:00tatik 22:00etara.
Tabakaleraren gonbidapen batetik sortutakosoinu-instalazioa.