Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Bizikletari egokitutako karga-sistemak
LantegiTabakalera2024 Uzt 16 - 2024 Uzt 19
Bizikleta bati akoplatzeko gai diren sistemen ideiei eta prototipoei buruzko elkarlaneko diseinuko laborategia da honakoa: tokiko negoziorako banaketa-orga bat, surf-taula eramateko elementua, haurtzaindegiko ibilbidea egitekoa, salmenta-postu txiki bat sortzeko edo pícnic bat egiteko sistema zabalgarri bat diseinatzea.
Prozesua 4 ataletan banatuko da: ideiak taldean bilatzea eta lantaldeak osatzea, proposamenak ikertzea eta haien aukerak aztertzea, aukeratutako ideiak garatzea eta definitzea, eta, azkenik, proposamenen diseinuak, maketak eta/edo prototipoak egitea