Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Autoedizioa, noiz arte?
Aurkezpen2018 Abe 19
Irudia: “Algo está pasando” dokumentalaren fotograma. Luis Azanzak zuzendua eta Huarte Zentruak ekoiztua Autoedit erakusketaren markupean.
Autoedizioak, hizkuntza plastikoei lotuta, 2012 eta 2014 urte bitartean izan zuen bere momenturik gorena, bere arrastoa gaur egunera arte iritsi bada ere. Denboraldi honetan zehar praktika hau hainbat artistaren lanak proiektatzeko espazio bezala sendo kokatu da, aurretik finkatutako arauetatik kanpo. Eremu marjinal bat izateari utzi dio; dagoeneko ez da arte munduaren dinamiken barruan gutxiesten eta nortasun propioa duen sormen-ekintza gisa eraiki da. Kalitatezko eta kostu txikiko proiektuak aurrera ateratzea ahalbidetu du eta artistei bere audientziarekin modu zuzen batean, mugarik eta filtrorik gabe komunikatzeko aukera eman die. Kultur ereduen krisiarekin batera agertu ziren, artistak beren sormen-lanak instituzio guztiengandik aldenduta proiektatzeko formulak bilatzera eraman zituztelarik.
Urterik oparoenak pasata, garapenaren hausnarketa bat egitea beharrezkotzat hartzen dugu; jarraipena nolakoa izan den aztertu etorkizunera begira zein perspektiba dauden baloratzeko. Saio honek galdera horietara hurbiltzeko aukera zabaltzea du helburu, autoedizioarekin lotura zuzena duten lau sortzaile entzuteko aukera emanez, Araiz Mesanza, Ane Zaldibar, Olmo Gónzalez eta Alberto Feijóo hain zuzen ere.
Saioa, Luis Azanzak 2014an burututako Algo está pasandodokumentalaren proiekzioarekin hasiko da. Dokumentala Huarte Arte Garaikideko Zentruan ospatu zen “AutoEdit.Nuevas formas y modelos en la autoedición y la publicación independiente” proiektuaren baitan sortu zen. Juan Pablo Húercanos, erakusketaren komisarioa, izango da saio hau koordinatuko duena.