Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Atlas. Fanzineak, eskuz ala makinaz?
Lantegi2019 Urr 23
Fanzineak, eskuz ala makinaz egiten dira? Egia esan, edonola. Borja Cresporen ezagutzatik abiatuta gure fanzinea sortuko dugu.
Formatu askea da, mugarik gabekoa, ikasteko grina duen edonoren eskura dagoena. Folio, arkatz, kola eta guraize batzuekin autoedizioan iraultza egin dezakezu. Esperimentatzeko eta lana ezagutarazteko tresna perfektua da, analogikoa, digitala edo bien arteko nahaste bikaina. Fanzineak nahieran aldatu daitezke, irakurleek edota sortzaileek nahi duten moduan. Do It Yourself, zuk zeuk egin! Etxean, kalean, txokoan, bakarrik edo taldean.
Ez duzu artista izan beharrik, kanonen arabera marrazten jakin edota aingeruak bezala idatzi behar. Fanzine bat egitea, engainurik gabe adieraztea da; zure ideiak proiektatzea, munstroak kanporatzea eta emaitzak zirrara gose diren beste gizakiekin partekatzea. Kontrakultura, azpi-kultura, underground, alternatiboa… Kalifikatzailea edo etiketa dena delakoa, fanzinea ohiko zirkuitoetatik ateratzen da, eskemak apurtzen ditu eta sorkuntza eta hedapen bide berriak irekitzen ditu, baliabide handiak erabiltzeko beharrik gabe.
Fanzine bat egitea katarsi ariketa bat da, harremanetan jartzeko modu bat, adierazteko era bat.
*Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteak, Ubikekin, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko autoedizioaren txokoarekin eta FNACekin lankidetzan antolatutako 2019ko Fanzine Gudaren baitan kokatzen da jarduera hau.