Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Artea paper gainean eta tinta txinarekin
BisitaLantegi2023 Ira 27
Lantegi honetan Europako kotoi, ekoizpen eta tradizio paperak eta txinatar pintura tradizionalaren paper tipikoak landuko ditugu. Paper hauen historia eta ekoizpenaz, jatorriaz eta ezaugarri bereziez hitz egingo dugu.
Material horiek tindatzeko, urratzeko, zulatzeko, marrazteko eta lotzeko hainbat proba eginez erabiliko ditugu, tinta txinatarra eta hainbat tresna erabiliz, hala nola puntzoiak, orratza eta haria, lumatxo estilografikoak, belakiak, pintzelak, brotxak…
Lantegi honen helburua Angel Peris artistak China Academy of Art-en papera lantzeko garatu duen modu berezia ikastea da: pinturaren, marrazkiaren eta monotipoaren arteko teknika bat, azken urteetan fintzen joan dena eta paper mota bakoitzaren ezaugarri formalak azaleratzen dituena eta honek eskain diezazkigukeen ezaugarri grafikoak aztertzen dituena.