Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Arnasten dugun airearen kalitatea irudikatu
Lantegi2021 Uzt 01 - 2021 Uzt 02
Summerlab 2021: Datu hiritarrak / Datu irekiak nodoa
Arnasten dugun airearen kalitatea ezagutu eta neurtzeko lantegia, baita haren kalitate ezaren jatorriak, iturriak eta osasunarengan izan ditzakeen eraginak ere. Lantegia bukatzean, datuak modu jarraian lortzeko eta gure komunitatearekin partekatu ahal izateko neurgailu bat etxera eramateko aukera ere izango dugu.
Lantegi honetan, eta hasiera bat bezala, inguruan dauzkagun eta arnasten dugun aireari eragiten dioten elementu kutsakorren jatorri eta iturriei buruz gehiago ikasiko dugu. Partikula eta gas kutsakor hauek detektatzeko neurgailu naturalik ez daukagunez, hainbat egoera eta ohitura ezagutuko ditugu non haien kontzentrazioa osasunarentzat kaltegarria izan daitekeen, baita ingurunean izan dezaketen inpaktua ebaluatzeko zientzia hiritarrak eskura dauzkan tresnak ikusi ere.
Saioaren bigarren zatian eta ia ezagutza teknikorik gabe, airean 10 eta 2.5 mikrometroko materia-partikulen kontzentrazioa bezalako parametroak neurtzeko gai izango den tresna muntatuko dugu, hau delarik zuzenean arnasten dugun kutsaduraren gertueneko iturrietako bat. Tresna hau nazioarteko neurgailu sare batera luftdaten.info/ nola lotu dezakegun ikasiko dugu ere, sare hauek airearen kalitatea modu jarrai batean neurtzen baitute, eta datu horiek ezagutu edota ikertu behar dituztenei denbora errealean eta oso modu bisualean eskaintzen dizkiotelako neurketen emaitzak.
Era atsegin eta aktibo batean, lantegiaren azken helburua hiriguneetan arnasten dugun airearen kalitatearekiko dauden gabeziak erakutsi eta haien kalteaz ohartaraztea da, eta hein berean zientzia hiritarrak hura neurtzeko dauzkan ahalmen eta baliabideak ezagutzea ere bai.
Lantegia honako saioetan egituratuko da beraz:
1. Problematika ezagutzeko saioa.
2. Neurgailua osatzeko saioa.
3. Probak egin eta ingurua neurtzeko saioa.
Materiala eta gomendaturiko ezagutzak:
Ordenagailu eramangarria eta bere erabilera bera. Saio guztietan zehar era bat beharrezkoa ez denez izango, partekatu ahal izango da ere.
Nori dago zuzendua
14 urtetik gorakoentzat, bakarrik edo tutoreek lagunduak.