Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
6+4, zure aurpegia da hau
Lantegi2020 Aza 25
Erretratu-liburua sortuko dugu; jolasteko grina besterik ezdugu behar.
Erretratuak egitea oso erraza eta dibertigarria izandaiteke, behatzea besterik ez da eskatzen. Ez da aditua izan behar gure liburutxikia sortzeko.
Paper zuriari diogun beldurra kentzeko, hainbat teknikaesperimentatuko ditugu. Papera begiratu gabe marrazten hasiko gara eta planikez izatea sortzeko modu polita dela konturatuko gara. Collage-aren munduansartuko gara eta geometrietan oinarritutako aurpegiak ere sortuko ditugu.
Eredu gisa, lantegiko parte-hartzaileak, gu geu, argazkiak…izango ditugu, eta nola ez, gure oroimena. Honek lagunduko gaitu, izan ere,zenbat aurpegi ikusten ditugu egun batean?
Erretratua erabiliz istorio berezi bat sortuko dugu; aukerakamaigabeak dira, koadernatzeko moduak bezainbeste. Hainbat adibide ikusikoditugu eta gure erretratu eta istorioetara gehien egokitzen diren formakaukeratuko ditugu.
Hain ederki pasako dugu, ezingo diogula erretratuak egiteariutzi!