Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
2021 : entzuketa berri baterantz
Solasaldi2021 Urt 13
Jane Alden eta Oier Etxeberriak Pauline Oliverosmusikariaren ondareari buruz hitz egingo dute
SCALA proiektuarenparte den SoundPatterns instalazioaz gain, Vocal Constructivists taldekozuzendari Jane Alden eta Oier Etxeberriaren arteko elkarrizketa bat izango duguTabakaleran. Elkarrizketa horretan, Pauline Oliverosen lana etaentzutearen arloan egin zituen berrikuntzak izango dituzte aztergai.
Oliverosek “entzute sakona” terminoa erabili zuenadierazteko gure inguruko soinuak arreta handiz entzuteak eragina izandezakeela giza kontzientzian. Une honetan, bere lanak eztabaidagai izatenjarraitzen du hainbat forotan; izan ere, gero eta gehiagotan hartzen da kontuaneta jartzen da praktikan entzutearekin zerikusia duen oro, batez ere musikariek, artistek,ikasleek, irakasleek eta meditazioa egiten duten pertsonek.
Elkarrizketa honen xedea da Oliverosen lanaren testuinguruhistorikoa zabaltzea, eta gaur egungo munduan entzute sakona egiteko eskaintzendituen aukerak aztertzea.